Ikastetxea - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI - Ikasnova
Ikastetxea - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI
IKASTETXEA
Aurkezpena
Aurkezpena
Iñaki Ochoa de Olza DBHI 2012an zabaldu zen ikastetxe publikoa da eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren baitan dago. Iruñean dago eta bertako ikasleak Doña Mayor IPtik eta Ezkaba IPtik datoz batez ere.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu daitezke hemen, G ereduan (gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa), A ereduan (gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa eta euskara hautazko hizkuntza gisa) eta D ereduan (euskara komunikazio-hizkuntza gisa).
Hizkuntzei dagokionez, A eta G ereduetan ingelerako irakaskuntza eleanitza esakintzen da. Modu honetan, ingelerako ikasgaiaz gain, beste hiru ikasgaietan ingeleraz jarduten da. Bestetik, frantsesa hautazko ikassgaia da eredu guztietan.
Dibertsifikazio eta CBU taldekatzeak ere egiten badira, ikaslegoaren errealitatea anitzei erantzun egokiena eman ahal izateko.
Gure nortasun-zeinuen artean, tratu hurbila eta indibidualizatua, metodologia aktiboen erabilera, inklusioa eta jarduera osagarrien eskaintza zabala nabarmentzen dira, gure ikasleen prestakuntza akademikoa eta giza prestakuntza sendotzen duena.
IÑAKI OCHOA DE OLZA: PERTSONA
Institutuak Iñaki Ochoa de Olza Segin (Iruñea, 1967ko maiatzaren 29a – Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskalada eta alpinismo irakasle eta mendi gidariaren omenez hartu zuen izena.
Guztira, 15 zortzi mila igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bat bigarren mailakoa. Iñaki Ochoa de Olzak berak irabazitakoaren zati bat eskaini nahi zien 8.000 metrotik gorako mendiak zituzten haur txiroei, umezurtzei eta behar handienak zituztenei. Horregatik, Katmandun umezurztegi bat, Pakistanen haurrentzako ospitale bat eta Dharamsalan eskola bat eraikitzeko dirua biltzeko asmoa zuen.
Hil zenetik, familiak bere gain hartu zuen proiektua, Iñaki Ochoa de Olza – SOS Himalaya fundazioaren bitartez.
Bestalde, bere kirol ibilbide oparoari Nafarroako Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman zioten.
Helburuak
Helburuak
IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHIk hurrengo helburuak ditu:
- Familiekin lankidetzan pertsonen garapen integrala sustatzea, ikasleen gizarteratzea eta laneratzea erraztuz, gizarte justuago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko.
- Errespetua sustatzea, batez ere giza balioen garapena azpimarratuz, hala nola aniztasunarekiko tolerantzia, diskriminaziorik eza eta genero-berdintasuna.
- Ikasleei prestakuntza intelektual eta akademiko sendoa ematea, gizartean arrakastaz moldatzeko eta beren bizi-proiektua eraikitzeko.
- Hizkuntzen irakaskuntza sustatzea, kultura aberasteko bide gisa.
- Ikasleak pentsamendu kritikoa edukitzeko prestatzea, erabakiak hartzen lagun diezaien.
- Ikasgelan hezkuntza emozionala sustatzea, ikasleek gaitasun sozio-emozionalak areagotzeko eta ongizate pertsonala eta soziala areagotzeko.
Ikuspegia
Ikuspegia
IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHIren nahiak dira:
- Gure komunitatean aintzatetsia izatea lan-giroagatik, pertsonen arteko errespetuagatik eta inplikatutako alderdi guztien lan koordinatuagatik.
- Eskola-arrakasta sustatzea inklusioa hobetuz, hezkuntza berriztatzeko proiektuen bidez.
- Ikasgelan metodologia aktiboak txertatzea, aniztasunari erantzuteko berdinen arteko lankidetza-teknikak eta dinamikak erabiliz.
- Ikastetxeko bizikidetzaren lana sendotzea, bitartekaritzaren bidez gatazkak konpontzeko eta eskola-jazarpenak saihesteko.
- Ikasleen giza prestakuntza sustatzea, tokiko edo nazioko zein nazioarteko hainbat proiektutan parte hartuz eta GJHak kontuan hartuz.
- Ikasleei lan-teknika aproposak eta esfortzuaren balorea transmititzea, goi-mailako ikasketak egiteko edo lan-merkatuan sartzeko.
- Espiritu kritikoa garatzea, ikasleek aurreiritziak desegiteko, arazoak konpontzeko eta institutuan nahiz gizartean modu positiboan elkarri eragiteko.
Baloreak
Baloreak
Hauek dira gure portaera eta jarrera definitzen duten balioak:
- Errespetua.
- Berdintasuna eta hezkidetza.
- Berrikuntza.
- Esfortzua.
- Pentsamendu kritikoa eta irizpide propioa.
- Elkartasuna.
- Elkarrizketa eta bitartekaritza.
- Lankidetza.
- Konpromisoa
- Eraginkortasuna