ILDO METODOLOGIKOAK

Iñaki Ochoa de Olza DBHIn egiten dugun lan hezitzailea aurkeztu nahi dugu. Bertako irakasleek kalitatezko hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde egiten dugu, ikasle guztien arrakasta kontutan izanda.

 

NOLA IRITSI GARA HONAINO?


PROEDUCAR-HEZIGARRI NAFARROA Berrikuntzako Hezkuntza Programa da, Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatua eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatua.

PROEDUCAR-HEZIGARRIren helburu orokorra da eskola-porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea. Programa Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei zuzenduta dago. 

2017tik 2022ra, programa honek gure institutuan metodologia aktiboak bultzatzen lagundu digu, eta gure lan-ildo nagusiak zehazteko gida bat eman digu.

 

ZERGATIK EZARTZEN DUGU GURE IKASTETXEAN?


Gure ikastetxeak aniztasun handia du ikasleei dagokienez, eta horiei arreta pertsonalizatua eskaini nahi diegu, bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzan. Ziur gaude hori lortzeko modurik onena hezkuntza-inklusioa eta metodologia aktiboak ezartzea dela. Horrez gain, gure ikasleak datozen Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan (Ezkaba HLHIP eta CPEIP Doña Mayor) egindako lanari jarraipena ematen ari gatzaizkio. 

 

ZEINTZUK DIRA GURE ILDOAK?
 

  • Gelako programazioa. Dokumentu honetan helburu didaktikoak idazten dira, jarduerak diseinatzen dira eta ebaluazioa nola egingo den adierazten da. Ikasleen autoebaluazioa ahalbidetzen du.

  • Ikaskuntza kooperatiboa. "Elkarri laguntzeko taldeak" teknikaren bidez eta egitura kooperatiboak praktikan jarriz, ikasle guztien lankidetza eta ikaskuntza bilatzen dugu.

  • Irakaskuntza partekatua. Gela inklusiboak lortzeko, giza baliabideak ikasle guztiengana iristeko eta irakasleek taldean lan egiten ikasteko.

  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Ikaskuntzaren ikuspegi holistikoa bilatzen dugu, non arloak modu independentean lantzeaz gain, irakatsi eta ikasteko prozesuak izaera integralagoa eta konpetentzialagoa har dezan.

  • Oinarrizko gaitasunak. Arlo guztietan gaitasunak lantzen ditugu, baina horretaz gain, horietako batzuk zeharka lantzen eta ebaluatzen hasi gara: gaitasun digitala eta hizkuntza-gaitasuna.