Paderborneko ikasleekin elkartrukea

2025/04/01

3. DBHko 31 ikasle gaur itzuliko dira Paderborneko ikasleekin elkartrukeaz gozatu ondoren.
⏫Asteartea 25: Gure ikasleek Paderborn hirira bisita gidatua egin dute, eta ekitaldia amaitzeko harrera egin diote udalari.
⏫Asteazkena 26: ikasleek arratsalde bikaina izan dute Salting aretoan, Alemaniako ikaskideekin batera.
⏫Osteguna 27: Dortmundera bisita. Ikasleek "Ruhrgebiet" eremuko kultura-ondareetako bat ezagutu ahal izan dute, inguru horretan dauden meategi ugarietako bat, "Zecher Zollern".
Ondoren, aisialdiaz gozatu dute Dortmundeko zentroan.
⏫Ostirala 28: HNF-Museum, munduko ordenagailu museorik handienetakoa bisitatu dugu. Ikusi dugu 5000 urtetan zehar informazio eta komunikazio teknikek zer nolako bilakaera izan duten. 
Amaitzeko, jolas kolaboratiboekin amaitu dute, ikasle guztiak nahasturik dira. Dibertigarria eta entretenigarria izan da.
⏫Larunbata 29: Ikasleek egun pasa izan dute familian eta arratsaldean Paderborn 
Baskets ikustera joan dira.
⏫Igandea 30: Esperientzia polit honi amaiera emateko afaria ospatu dute.