ZAPOREAK ERRONKA LORTUTA!!! - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI - Ikasnova
ZAPOREAK ERRONKA LORTUTA!!! - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI
ZAPOREAK ERRONKA LORTUTA!!!
2025/05/09
Eskerrik asko IOOko hezkuntza-komunitate osoari (ikasleak, familiak, zerbitzuetako langileak eta irakasleak) zuen elkartasunagatik.
Zaporeak elkartearentzat 100 kilo elikagai biltzeko erronka gainditu egin da, 144,3 kilo janariren laguntzarekin.
GKEko boluntarioak oso pozik geratu ziren ikastetxean egon zirenean.
Zenbait ikaslek ikastetxeko irratian egin zieten elkarrizketa eta 4. mailako ikasleek grabatu zuten
iragarkirako estekak webgunean entzungai dituzue.
Mila esker guztioi!